XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Kategoria Sozio-profesionalak
Euskaldunak
Erdaldunak
1. Industri patroiak, profesio liberalak, Goi-koadroak...
2. Industriari txikiak, Artesauak, Merkatariak...
3. Erdimailako koadroak, teknikoak eta administrariak...
4. Industri enplegatuak, Banka, etab...
5. Langile kualifikatuak...
6. Langile ez-kualifikatuak...
7. Nekazari eta arrantzaleak...
8. Beste kategoriak...
9. Zehaztu gabeak...
10. Ez aktiboak...
.

Beti ere area euskaldunaz ari garela kontutan hartuz, haietarik gainera hiriburuak kendu direlarik, ondoko emaitza ageri zaigu: - Euskaldunetan ugarienak diren kategoriak, espero zitekeenez, nekazari eta arrantzaleenak direla batez ere, eta gero artesau eta merkatarienak (75 %).

- Proportzioak dezentez apalagoak direla enplegatuen eta langile kualifikatu nahiz ez-kualifikatuen artean (60 %).

- Azken lekuan daudela gizarte-eskalako kategoria altuenak (Patroiak, Industriariak, Profesio Liberalak eta Goi-koadroak); orobat erdimailako koadroak, direla Administrazio, direla Banka edo gainontzeko zerbitzuetakoak.

Ondorioz, kategoria euskaldunez ugarienak herriko tradizionalenak dira (nekazari eta arrantzaleak batetik, eta artesau-merkatariak bestetik), maila altuagoko kategoriek portzentaia apalagoak ageri dituztelarik.

Enplegatu eta langileak beste bi zatien tartean ageri dira.

Euskara, beraz, klase herritarrenen altzoan dago.

Euskararen ezaguera-maila kategoria sozio-profesionalen arabera.

Euskaldunen taldera mugatuz, ondoko koadro hau prestatu ahal izan da kategoria bakoitzean euskaldunen portzentaia zein den agertzeko; horiek dira, beraz, edozein gai ezagunez euskaraz hitzegiteko moduan daudenak.